Euskadi Irratia Erreportajeak
Tailak bateratu gabe
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Udaberrirako arropa berria erosteko premian bazaude, aurten ere taila ezberdineko jantziak eraman beharko dituzu aldageletara zer aukeratu erabakitzeko.
Zapateroren gobernuak sektorearekin hasi zuen ahalegina ezerezean geratu da, edo eta gutxienez 2014ra arte atzeratu. Oihalgintzaren sektoreak bestela ere lanak omen ditu krisiari aurre egiten, gastu berrietan sartu gabe.
Zapatak aukeratzekobakoitzak oin zenbaki bat dugun bezala arropak erosterakoan ere nork bere neurri zehatzekoa izatea bultzatu nahi da prozesuan zehar. Estatu Espainiarreko emakumeen azterketa antropomorfikoa egin ere egin zuten diabolo , zilindro eta kanpai formako emakumezkoak definituz.
Eta gure artean 42-46 taila bitartea zela neurri arruntena ikusi zen. Arropa multinazionalen saltegi eta erakuslehioetan ordea
34-36 neurrietako jantziak eta manikiak erabiltzen dituzte erosleak erakartzeko. Gehiengoa ez diren emakumezkoen irudiak.
Gizartearen presioa
Presio handia egiten du gizarteak Irudiarekiko "emakumeekiko batez ere" Agurne Juldain ACABE gipuzkoa@acabeuskadi.org
Anorexia eta Bulimia bezalako elikadura portaera nahasien kontrako elkarteko psikologoak azpimarratzen duenez. Egin diren azterketek erakusten dute , presio horren baitan , arropa tailak ez bateratuta egotea arazo erantsia bilakatu litekeela eta kiloak galtzeko ahaleginean, elikadura portaera nahasien arriskua hareago litekeela. Kasuak gero eta jende helduagoan antzematen ari dira "22, 23 ... 30 urteko pertsonak" eta nerabezaroaren azpitik "9 edo 10 urteko haurrak".
Konplexuak
Virginiak , Tolosako LARA www.laramoda.com arropa dendan lan egiten du. 34-60 taila bitarteko arropak saltzen dituzte "emakume forma diferente asko daudelako".Dendari gisara duen esperientziak "sensibilizatu" egin du , "konplexuak" ia gehienok ditugula ikusten du egunez eguneko lanean "bular handiak ditugulako, edo kadera zabala ... edo mitxelina". Nork bere burua ondo ikusteko arropa beti dagoela esaten du "gaur ez bada bihar" horregaitik eroso jantziko duzun jantzia aurkitu arte “dendara sartu, dagoena ikusi eta frogatu" egin behar dela defendatzen du. Eta askatasunez jokatzea nor berak jantzi behar duen erropa aukeratzerakoan eta baita albokoari begiratzerakoan ere "denak gara berdinak" esaten dit , arazorik gabeko inor ez dagoela adieraziz.
Entzun erreportajea atxikituriko audioetan!