Astelehenean
'Agur Etxebeste' filma aurkeztuko dugu 'Faktoria'n
Euskadi Irratia
Gainera egitasmo bi ezagutuko ditugu Bilbotik Mundura eta Do Re Ni proeiektua. Hazi ekologikoetaz ere mintzatuko gara eta klima aldaketaren kontra zer egin aztertuko dugu.
10:00etan kirol tertulia izango da 'Faktoria' saioan Patri Espinar eta Beñat Zarrabeitiarekin. Ordu erdi beranduago Isabako zinegotzia den Aitor Perezekin Iñaki Otxoa de Olzaren omenez Belaguan egingo den 1go Mendi Festari buruz mintzatuko zaigu.
11:00etan Zinemaldian estreinatuko den Agur Etxebeste filma aurkeztuko dute Telmo Esnal, Asier Altuna, Mertxe Etxeberria eta Arkaitz Basterrak.
11:30ean Bilbotik Mundura egitasmoa ezagutuko dugu Jon Aldeiturriaga eta Yaiza Pozo, Deiako kazeari gaztearekin. Xabier Lisaso aldiz Do Re Ni proiektuari buruz mintzatuko zaigu, adinekoen bila baitabiz.
Eguerdiko 12:00etan Miguel Arribas Kelo, ALEKA, Euskal Herriko hazi ekologikoen ekoizleen sareko kidea izago dugu bisitan. Bestalde, Klima aldaketaran kontra zer egiten dugu aztertuko dugu Hondarribian bizi den Sonia alemaniarrarekin.
Irratsaioaren azken orduan liburuak ekarriko dizkigu Ylenia Benitok. Bestalde, lehiaketaren ordua izango dugu Ainhara Zuazabeitiarekin, eta agur esateko, Bermutaren unea izango da.
Gai hauek eta askoz gehiago, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan goizeko 09:00etatik aurrera.