Itxi

Asteartean

Idoia Mendia, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Euskadiko sozialisten burua izango da gonbidatu nagusia albistegian. Magazinean, gainera, Xabier Estaban Gipuzkoan Klima Aldaketaren Fundazioko zuzendari teknikoa elkarrizketatuko dugu.

Idoia Mendia. Argazkia: EFE

Euskadiko sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendia izango da astearte honetako 'Faktoria' albistegiko gonbidatu nagusia. Goizeko 08:40etik aurrera erantzungo die Maite Artolak egingo dizkion galderei.

09:30etik aurrera, berriz, Bizkaiko Ogasuneko inspekzio koordinatzaile Joseba Garmendiarekin egindako elkarrizketa antenaratuko dugu. Goizeko 08:00ak aurreko eguneko zutabea, berriz, Josu Amezagak ekarriko du.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, klimaren aldeko astea dugunez, egunero honako galdera ari gara egiten: zuk zer egiten duzu klimaren alde?  Asteartean, Xabier Esteban etorriko zaigu (Gipuzkoan Klima Aldaketaren Fundazioko zuzendari teknikoa) eta argindar gutxiago kontsumitzeko aholku zehatzak emango dizkigu. Maitane Alonso medikuntzako ikaslea ere gurean izango dugu, zeinak ozonoaren bidez jakiek gehiago irauteko metodoa asmatu duen. NASAri bere lana interesatu zaionez, bertatik bertara azalduko digu bere asmakizuna zertan datzan eta NASAk zer esan dion.

Zinemaldiari eskeinitako tartean, Las letras de Jordi dokumentalaren zuzendari Maider Fernandez izango dugu gurekin, Mertxe Etxeberria eta Arkaitz Basterrarekin batera. Bestalde, Endika Barrenetxea buruz buruko erremonte txapelduna ere gonbidatu dugu, eta Xebas Larrañaga artistarengana ere hurbilduko gara. Xebasek pertsona ezagunen bustoak egiten ditu; besteak beste, Benito Lertxundirena ari da egiten.

Informazio gehiago (2)