Itxi

Astelehenean

Hipoteka lege berriaren ondorioak eta gripearen aurkako txertaketa, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Maite Mendieta eta Miren Larrabeiti notario-ofizialekin hitz egingo dugu albistegian. Gainera, 'Donostia' liburuaren egile Nerea Azurmendirekin izango gara magazinean.

Hipotekak irudikatzen dituen irudi bat

Hipoteka sinatu aurretik, notariora bitan joan behar izatea ekarri du hipoteka lege berriak. Horrek prozesua luzatu du, eta eragozpenak eragin dizkie hainbat bezerori. Prozedura berriaren inguruko argibideak emango dituzte asteleheneko 'Faktoria' n Maite Mendieta eta Miren Larrabeiti notario-ofizialek. 

Horrez gain, Hego Euskal Herrian astelehenean hasiko den gripearen aurkako txertaketa kanpainari ere erreparatuko diogu, osasun etxe batetik zuzenean.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Donostia liburuaren egile Nerea Azurmendirekin hitz egingo dugu hiriko txoko batetik. Gripearen aurkako txertaketa kanpainaren berri izateko, osasun etxe batera joko dugu, eta 'Bilbotik Mundura' atalean, Jon Aldeiturriagak Jorge Aio ekarriko digu. Bestalde, 'Testigantzen bilduma’ (Nafarroako Ikastolen Elkarteko testigantzen dokumentala) dokumentalaren zuzendari Koldo Aiestaranekin hitz egingo dugu. Azkenik, gehien jarri ohi diren izenak jakin berri ditugun honetan, gutxien jartzen direnen bildumo osatuko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)