Itxi

Urriaren 18an

'Spin doctor' edo prentsa buruak, ostiraleko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Unai Larrea EAJko prentsa arduraduna, Asier Iturriagaetxebarria EH Bildukoa eta Aitor Iturriza Elkarrekin Podemosekoa izango ditugu.

Prentsaurreko bateko irudia. Argazkia: Twitter Josu Erkoreka

Alderdi politikoen ekitaldien eta adierazpenen atzean lan egiten dutenen egunerokoa gertutik ezagutu nahi du 'Faktoria'k. Horretarako, ostiraleko saioan izango dira Unai Larrea EAJko prentsa arduraduna, Asier Iturriagaetxebarria EH Bildukoa eta Aitor Iturriza Elkarrekin Podemosekoa. Euren egitekoaz, hedabideekiko harremanaz eta sare sozialez hitz egingo dute, besteak beste. 09:15etik aurrera izango da hori.

Aurretik, Pablo Joxe Aristorenak 'Asteko Postdata' sinatuko du; eguneko zutabea, berriz, Bego Muruagak. Albistegian, ‘brexit’erako akordioa xehatzen lagunduko digu Joxe Ramon Bengoetxeak.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Kataluniako greba orokorrari begira jarriko gara Bartzelonako Euskal Etxean lan egiten duen Joseba Landarekin. Jarraian, Idoia Torregarairen umore printza izango dugu, baita Markos Zapiainen Filosofia merkea ere. Ordua amaitzeko, Joseina Etxeberriak eguneko kantu bat ekarriko digu. 11:00etako albistegiaren ostean, pertsona adoptatuen sentimenduei eta bizipenei buruzko 'Ni neu' topaketari lotuta, Lency Toca Yarza ezagutuko dugu. Nazioarteko tartean, Juanjo Sanmiguel lankideak 'brexit'a eta Polonia izango diu hizpide. 12:00etako orduan, berriz, Nafarroa Oinezi egingo diogu tartea, eta Tamara Ferrari lankidea Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema jaialdirako sarrerak erosteko iladan jarriko da.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)