Itxi

"Norteko Ferrokarrilla"

Erdi Aroko zientzia islamikoa mintzagai 'Norteko Ferrokarrila'n

Guillermo Roa

Euskadi Irratia

'Norteko Ferrokarrilla' saioan aztertuko dute Islamaren eragina VIII. eta XIII. mendeetako zientzian

Oso zabalduta dago Europa garai iluna izan zela, eta islamaren zibilizazioa, aldiz, oso aurreratua zela. Al-Andalusen, Iraken eta Pertsian adibidez, aurrerapen zientifikoa eta jakinduria biltze-lan handiak egin ziren. Ez ziren ikertzaileak bakarrik izan; gainera, liburuen itzultzaileen lana ere garrantzi handia izan zuen Islameko aurrerapen zientifikoan.

EHUko Jose Angel Lema historialariak hitz egin digu garai horri buruz. Eta azpimarratu du aurrerapen zientifiko horrekin batera doan filosofia. Musulmanek, adibidez, ez zuten mendebaldeko ideia bera gerra eta teknologiarekiko. Oso gogoeta interesgarria ekarri zigun Lema irakasleak

Entzun elkarrizketa osoa atxikituriko audioa!



Audioak (1)