Itxi

Asteazkenean

Pedro Azpiazu eta ATOPIArpg, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua elkarrizketatuko du Iñaki Guridik.

Pedro Azpiazu. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak 2020rako aurrekontu proiektua onartu eta biharamunean, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua elkarrizketatuko du Iñaki Guridik asteazkeneko 'Faktoria' saioan.

Horrez gain, ATOPIArpg proiektuaren berri ere jasoko dugu, Etzi Portu Maritimoa taldeko lagunen eskutik. Euskaraz sortutako eta argitaratutako lehen rol jokoa da, eta Durangoko Azokako lehen sormen beka irabazi zuen iaz. Sortzaileek urtebete izan dute proiektua garatzeko, eta prest dute aurten Durangon aurkezteko.

Solasaldian, Hedoi Etxarte, Mikel Irizar eta Iker Rioja ariko dira. Eguneko zutabea Amagoia Gurrutxagak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Gallartara joko dugu, errefuxiatuei harrera egiteko Martin etxea ezagutzeko. Zientziaren tartean, Eneko Axpe 'Maisha' adikzioez ariko zaigu, eta ‘Xoriaren ahotsak’ proiektua ezgautzen lagunduko digu Mikel Babianok: 35 poeta garaikideren lanak alemanierara itzulita. Gainera, Donostiako The Doger Cafe ezagutuko dugu, eta atxikimendu bila dabilen Bizipoza elkartera ere joko dugu, Anabel Arraiza eta Leire Elizegirekin.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)