Itxi

Ostegunean

Arnaldo Otegi eta Francoren exhumazioa, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

EH Bilduren koordinatzaile nagusia elkarrizketatuko du Iñaki Guridik. Gainera, Madrilera begira ere egongo gara, 10:30ean ateratzekoak baitira Franco diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik.

Arnaldo Otegi

Ostegun honetan, 09:00etatik aurrera, Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusia elkarrizketatuko du Iñaki Guridik 'Faktoria' saioan. Aurretik, albistegian, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak urtarrilerako deitutako greba orokorraz hitz egingo du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak.

Madrilera begira ere egongo gara. Izan ere, Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak bihar aterako dituzte Erorien Haranetik, eta Mingorrubioko hilerrian hobiratuko dituzte. Euskadi Irratiko berriemaile bereziek unean uneko kontakizuna egingo dute; horrez gain, frankismoa bizi izan zuten hainbat lagunen testigantzak ere bildu ditugu.

Solasaldian, Martxelo Otamendi, Pilar Kaltzada eta Javier Diaz-Noci ariko dira. Eguneko zutabea Aingeru Epaltzak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, komunikabideen entresaka egingo digute Mikel Garcia eta Xabier Landabidea kazetariek. Jarraian, Erorien Haranarekin zer egin behar lizatekeen aztertuko dugu Xabier Irujo, Josu Txueka eta Joseba Agirerazkuenaga historialariekin eta Josu Ibargutxi frankismoaren krimenen kontrako plataformako kidearekin. Mireia Roca arkitektoak ere Erorien haranaz hitz egingo digu eta, ondoren, Ziortza Karrantza psikologoa desuraz ariko zaigu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)