Itxi

Astelehenean

Antiespezismoa eta Gernikako urriko azken asteleheneko azoka, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

NOR Euskal Herria Antiespezista taldeko Maialen Sagues eta Antsoaingo taldeko Maddi Azkoiti gonbidatu ditugu. Gainera, magazinean, Gernikan izango gara eta postuen dekorazioari erreparatu diogu.

Gernikako azokako irudi bat. Argazkia: Victor Uriarte

NOR Euskal Herria Antiespezista taldeko Maialen Sagues eta Antsoaingo taldeko Maddi Azkoiti gonbidatu ditugu 'Faktoria' saiora, antiespezismoari buruz hitz egiteko. 09:30etik aurrera izango da hori.

 Aurretik, eguneko solasaldira batuko dira Iñaki Galdos, Julen Orbegozo eta Felipe Juaristi. Mikel Aramendik Latinoamerikaz hitz egingo du bere tartean; eguneko zutabea, berriz, Elixabete Garmendiak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Gernikan urriaren azken asteleheneko azoka izango da astelehenean eta bertan izango gara. Arreta berezia jarriko diogu salmenta postuen dekorazioari. Eta gurekin izango ditugu, besteak beste, Mikel Egiguren “Jai Alai World Tour” eko antolatzailea eta Xaibor DJ-a, iazko gazta enkantea irabazi zuena.

Bestalde, Donostiako San Martin kaletik ere hartu emana egingo dugu. Errai bat itxiko dute metroaren lanengatik  (gerora kalea erabat itxiko dute eta astelehen honetan lehenengo erraia) eta nolako eragina duen ikusiko dugu bertatik bertara. Gainera, 'Gau Beltza'ren ospakizunean animaliek duten sinbolismoaz hitz egingo digu Maialen Sistiaga Ekoguneko kideak. Azkenik, Jon Aldeiturriaga Sabin Bikandi “Aiko” dantza taldeko kidea lagun hartuta etorriko zaigu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)