"Faktoria"
Intsumisoen kontrako hainbat atxilotze agindu indarrean dira oraindik
A.Z.
Euskadi Irratia
Imanol Mercero, 1990ean intsumiso egin zen eta orain, bi aste, Guardia Zibilek arrazoi horregatik atxilotu dute.
Imanol Mercero pasaiarrak 1990ean joan behar zuen soldadutzara, Ceutara, baina intsumiso egin zen. 95ean epaitu zuten Donostian, eta urtebeteko espetxe zigorra jarri zioten. Aurretik deliturik ez zuenez, ez zuten kartzeleratu. Orain, maiatzeko azkeneko asteburuan, Hueskako herri batean zegoen familiarekin asteburu pasa, goizeko 2:00etan guardia zibilak azaldu eta hostaletik eraman zutenean. 12 orduz eduki zuten atxilotuta. Itxuraz, bere garaian ez zuten artxibatu bere kontrako atxilotze agindua.
Gaur prentsaurrekoa eskainiko du berak, Kakitzateko abokatuekin batera. Intsumituei ohartarazi nahi die agian haien kontrako atxilotze aginduak ere ez daudela artxibatuta, eta epaitegietara eskaria egin beharko luketela, berez legez artxibatuta egon behar zuten agindu horiek indargabetzeko.