Itxi

Asteartean

Negurako prestaketak, 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

Baztanen negurako egur loteak markatzen egiten ari diren lanaren berri izango dugu. Hauteskunde eztabaiden tartean, Mertxe Aizpurua (EH Bildu) elkarrizketatuko du Maite Artolak.

Baztango irudi elurtu bat. Argazkia: Josetxo Apezteguia

Euskal Herriko hainbat herritan inguruetatik hartzen dute egurra, negurako sua egiteko. Loteetarako egurra markatzen ari dira orain, eta Luis Javier Laurnagarai Baztango Udaleko mendizainak horri buruzko xehetasunak emango dizkigu, astearteko 'Faktoria' saioan. Baztanen, esaterako, 225 lote banatuko dituzte aurten.

 Bestelakoetan, hauteskunde kanpaina betean, Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresurako Gipuzkoan aurkeztu duen zerrendako burua elkarrizketatuko du Maite Artolak, 08:30tik aurrera.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Bretxan salmentan ibiltzen diren baserritarrek lanera itzultzeko auekra izan ote duten jakingo dugu. Tania Arriagaren tartean, kopilotu onaren pentalogoa osatuko dugu, eta, jarraian, Peñascal kooperatibaren Boluetako zentrora bisita egingo dugu: eskola porrotetik doazen ikasleekin egiten dute lan ‘Hezi Landuz’ leloari segiz.

11:00etako orduan, Durangoko Azokarako hilabete falta dela oriotuko dugu, eta Kikarakadak proiektuaren berri ematera ere etorriko zaizkigu Gaizka Izagirre eta Oraitz Garcia. 'Sukaldari Dema'n, Ugaitz Alegria aktorearen hozkailuko jakiekin prestatuko dituzte errezetak Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek. Azkenik, Aitor Salazarren Bielorrusiako bidaiaren berri jasoko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Informazio gehiago (3)