Itxi

UDAK BOZAK IPAR EH-N

Eskuin muturrak Iparraldean izango dituen emaitzek jakin-min handia piztu dute

Frantzian udalerri askotan boterean dira aspaldidanik baina Iparraldean zailtasunak dituzte zerrendak osatzeko, eta bakarra izanen da; Baionan, Pascal Lesselier-en Debout La France alderdiarena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ipar Euskal Herriko eta Frantziako udal hauteskundeetan Fronte Nazionalak, eskuin muturrak, izanen dituen emaitzaz jakin-min handia dago. Frantzian udalerri askotan boterean dira aspaldidanik, baina Iparraldean zailtasun handiak dituzte zerrendak osatzeko. Izan ere, zaleak ez dira hautagaitza batean parte hartzera ausartzen. Aurten, eskuin muturrari lotuta, azken minutuan aurkeztutako zerrenda bakarra izanen da: Baionan, Pascal Lesselierren Debout La France alderdiarena.

Zerrendak aurkezteko epe-mugaren bezperan mintzatu zen Euskadi Irratia Pascal Lesselierrekin. Zerrenda osatu zuela eta biharamunean aurkeztuko zuela dossierra suprefeturan. Zerrendan Fronte Nazionaleko Jean Michel Iratxetek parte hartuko zuen baieztatzerik ba ote zuen galdetuta, baietz esan zuen. Eta Iratxet ezagunaz gain, beste partaidetza anitza izanen zela ere bai, baina izen-abizenik eman gabe.

Hori da eskuin muturrekoen arazoa Ipar Euskal Herrian, militanteek edo zaleek nekez ematen dutela izena jendaurrean eskuin muturreko gisa aurkezteko. Aurreko udal hauteskundeetan ez zuten lortu Baionan zerrenda bat osatzeko behar adina jenderik; soilik Biarritzen lortu zuten. Aurkezpenean, zerrendako bost kide soilik izan ziren, eta hautagaiak gauzak argi utzi zituen zerrenda osatzen dutenen ausardiaz. Zerrendan, % 45 Baionara kanpotik etorriak dira, eta % 80, alderdirik gabeak. Militanteak, berriz, Debot La France, Fronte Nazionala eta Les Patriotes mugimendukoak dira.

Audioak (1)