Elkarrizketa Euskadi Irratian
Munillak bake bidean guztiek damutu beharko luketela adierazi du
Erredakzioa
Donostiako gotzainak esan du San Inazio biharamuneko homilian egindako damu-eskaria bereziki ETA-ko kideei zuzendutakoa izan zela, baina neurri batean baita beste guztiei zuzendutakoa ere.
Jose Inazio Munilla, Donostiako gotzainak adierazi duenez, San Inazio biharamunean, Loiolako basilikako homilian egindako damu-eskaria bereziki ETA-ko kideei zuzendutakoa izan zela, baina, neurri batean baita "beste gustillo" zuzendutakoa ere.
"Errudunak besteak direla esateko joera dugu guztiok, eta asko kostatzen zaigu errua geurea ere badela onartzea", azaldu du Donostiako gotzainak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean.
Afrikako adarrean bizi duten goseteaz, donostiako apezpikuak esan du agian beharrezkoa izango dela esku hartze militarra, premiazko laguntza helarazteko.
Maiatzak 15 mugimendua ere izan du hizpide Donostiako gotzainak. Hasieran pozik hartu zuen arren, gaur egun kohesio falta ikusten diola esan du eta penagarritzat jo du suminduen haserrea krisi ekonomikoaren ondoren piztu izana eta ez lehenago, bere iritziz krisi ekonomikoaren atzean beste krisi sakonago bat dagoen arren.
Bestalde, Aita Santuak 15 egun barru madrila egin duen bisitan milloi bat gazte inguru espero dutela adierazi du Munillak eta bisitak izango duen 50 milloi euroko kostuaz galdetuta, garbi utzi nahi izan du administrazio publikotik ez dela xentimo bakar bat aterako.