Itxi

12etatik ordu batera

Musikaz eta festaz, ostiraleko 'Udan Blai!'

I.A.

Euskadi Irratia

Bilbora begira hasiko dute saioa eta bukatu oholtza gainean dabiltzan musikariekin: Xabi Aburruzaga eta Zea Mays taldeen bisitarekin hain zuzen ere.

Bilboko Aste Nagusiaren bezperan Marijaia solidarioa panpina ezagutuko dute "Udan Blai!"an. Emakumeenganako errespetua sustatzeko Marijaia panpintxoa panpina janzteko deialdia egin du Metro Bilbaok eta Euskadi Irratiko saioan ezagutaraziko dute.

Panpintxoa kamisetan lotuta akaso aterako da balkoira Kirmen Uribe idazlea. Aurtengo pregoilari izendatu dute eta urduritasuna neurtuko diote "Blai" saiokoek.

12:30ean, Iker Lauroba sartuko da estudioan. Kontzertuen berriemalea back-stage edo emanaldien atzekaldean gertatzen direnen berri emango die eta jarraian bi gonbidaturekin mintzatuko da: Xabi Aburruzaga, Portugaletik iritsi berri den musikaria batetik, eta bestetik, udako jai guzietan emanaldi arrakastatsuak eskaintzen ari den Zea Mays taldeko Aiora abeslaria izango dute.

Eta saioa amaitu aurretik esango dute zeintzuk diren diskoen irabazleak eta igandean "Blai" saioaren eskutik Donostiako Hipodromora joango direnak.