'Albiste Faktoria'
Aurtengo Zinemaldiaren sekretuak
eitb.com
Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria, eta Joxan fernandez, Filmotekako burua, Euskadi Irratian egon dira.
Hilabete bat, hain justu 22 egun, falta dira Donostiako Nazioarteko Zinemaldia hasteko. Gurera Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria; eta Joxean Fernandez, Euskal Filmotekako burua eta Zinemaldiko Batzordeko burua, gonbidatu ditugu Festibalaren inguruko xehetasunak ezagutzeko asmoz.
Aurtengoa 59. edizioa izango da, eta irailaren 16tik 24ra ospatuko da. Bi berrikuntza nagusi egongo dira: Gauerdiko saioak izeneko iniziatiba eta Zinema eta Gastronomia atala.
Gauerdiko saioan, auzoetako zine aretoek eskeintzen zituzten bi emanaldien ohitura berreskuratuko da. Eta Zinema eta Gastronomia atalan, pelikula ikusteaz gain hainbat jatetxetan otordua egiteko aukera eskainiko da. Berlingo zinemaldiarekin elkarlanean egindako iniziatiba da azken hau.