"Faktoria"
12 gaztaña erre asko al dira kolpe batean jateko?
eitb.com
Gaztañondoak falta dira, baina jakin dugu jaki hau izoztuta primeran geratzen dela. Gainera Orozkoko Gaztaña Egunaren sekretuak ezagutu ditugu.
Uste baino lehen jarriko dituzte turroiak salgai, nahiz eta dezente geratzen den oraindik Eguberrirako. Hala ere, Gabonetako giroarekin eta eguraldi hotzarekin lotzen diren jaki batzuk hasi dira biltzen eta jaten: Gaztainak.
Orozkon 11. aldiz Gaztaña Eguna ospatuko dute urriaren amaieran, ohitura zahar baten inguruan: Gaztaña fruitua biltzen duen oskol arantzatsuari morkotsa deitzen diete leku batzuetan, kirikiñoa beste toki batzuetan. Eta Orozkon Kirikiñauziak oraindik zutik daude, gaztainak bildutakoan morkotsa usteldu arte uzten ziren eraikinak, eta horien inguruan egiten dute aipatutako Gaztaña Eguna.