Ekosfera
Biomasa Derioko seminarioan eta Ekogunea abian Donostian
Jokin Aldazabal
Euskadi Irratia
Inguruko egurraren biomasak ordezkatuko du gasoleoa Derioko seminarioko zerbitzuetarako.
Biotermiak enpresak egindako instalazioak, energia berriztagarri garbi eta merkeagoz ordezkatuko du lehengoa, gasoleoa erabiltzen zuena askoz instalazio handiagoan. Zura printzatu eta lehortuta lortutako ezpala izango da erregaia. Urtean mila tona inguru erreko dira eta bezeroak erabilitako energia besterik ez du ordainduko.
Saio honetan bertan aipatu dute zein den Ekogunearen (Kutxaren gizarte ekintza) oraina eta zein diren gerorako asmoak.