Itxi

'Mezularia'

'Lanean nekaezina zen Wangari Maathai'

eitb.com

'Tree Woman' deituriko bakearen Nobel sariduna zendu da. Duela bost urte Euskal Herrira etorri zen, eta berarekin ibili zen Esther Larrañaga, garai hartako Ingurumen sailburua.

Wangari Maathai keniarra atzo hil zen, 71 urterekin, minbiziak jota. Biologa formazioz, AEBetan eta Alemanian ikasitakoa, Keniako Parlamentuko kide eta Ingurumen gaietarako ministro izan zen. Mugimendu ekologistan eta emakumeen eskubideen alde lan egin zuen batez ere.

"Tree woman" deitu izan zioten, Kenian barrena 30 milioi arbol landatzeko ekimena martxan jarri zuelako. 2004an Bakearen Nobel saria jaso zuen, Keniako Gobernu zapaltzaileei modu baketsuan nola aurre egin asmatu zuelako, eta bereziki emakumeen egoera hobetzen laguntzeagatik.

2006an Euskal Herrira etorri zen Eusko Jaurlaritzak gonbidatuta. Hitzaldia eman zuen Guggenheimen eta Esther Larrañaga zen momentu hartan Ingurumen sailburua.

Audioak (1)