Itxi

'Mezularia'

'Jainkoak lagundu dio apezari gure etxea topatzen'

eitb.com

Erratzuko Bidegorrieta baserriko etxekoandrea, Mari karmen Etxebertzekin, hitz egin dugu. Goizean bertara azaldu da, herenegundik Nafar Pirinioan galduta zebilen 78 urteko apaiza.

Argazkia: Mendiak

Baztan inguruan beste konturik ez da gaur. Onik azaldu dira, Erratzuko Bidegorrieta baserriran, astelehenean Irubelakaskoa mendira abiatu eta galdu ziren bi apaizak.

Zuzen esateko, lehenbizikoa, Peio Irigoien, 65 urtekoa, atzo agertu zen, mendi inguruan, Erratzuko lurretan. Bigarrena berriz gaur goizean agertu da, Jean Batiste Iturria, 78 urtekoa.

Bi apaizak Biarritzekoak ziren eta astelehenean mendian galdu eta lehenbiziko gaua elkarrekin pasa zuten. Atzo goizean, bakoitza bere aldetik joatea erabaki zuten, nonbaiteko bidea errazago topatuko zutelakoan. Aita Peio berehala aurkitu zuten, baina Aita Jean Batistek ez zuen zorterik izan eta bart, bigarren gaua egin du mendian lo.

Audioak (1)