Itxi

'Faktoria''

'Artxandako jolas parkea dagoen bezala gustatzen zaigu'

eitb.com

Atrakzioen itzulera (Vuelven las atracciones) liburua argitaratu dute Saioa Olmok eta Garikoitz Fragak, parkeari buruz.

Bilboko Artxanda Jolas Parkearen inguruko oroitzapenak burura ekarri ditugu. Gure Portaventura, gure Eurodisneya... zen, Donostiako Igeldoko parkea txiki geratzen zen haren ondoan eta izugarria izaten zen joatea.

1974. urtean zabaldu zuten, eta 1990ean ateak itxi zituen betirako. Beraz tarte horretan han jolas egiteko aukera izan zutenak, zorionekoak. Gero, 2007an izan zen berriro parkea bisitatzeko ekimena. Bisita gidatuak antolatu zituzten, Saioa Olmo artistak eta Consonni arte ekoiztetxeak. Artxandako Jolas Parkeko atrakzioen gaur egungo balioa, arte aldetik estimatzeko ahalegina izan zen. Bere zahar eta hondakin kutsuaren balioa.

Baina bisita gidatu haiek ere bukatu ziren. Beraz hemendik aurrera Artxandako Parkea bisitatzeko aukera, oroitzapenetan arakatuz edo liburu baten bidez izango da. Bisita gidatuetako argazki eta materiala baliatuz, Atrakzioen itzulera (Vuelven las atracciones) liburua argitaratu zuten Saioa Olmok eta Garikoitz Fragak.

Audioak (1)