Euskadi Irratia
Angel Valdes 'Faktoria'n
Ainhara Zuazabeitia
Euskadi Irratia
Elkar argitaletxeko musika arduraduna, 'Faktoria'n egon da.
Bilbon jaio zen orain 53 urte, eta ia ustekabean, musikari lotuta pasa du bizitza osoa. Txikitatik, anai-arreba zaharragoek entzuten zuten musikatik edan zuen: Led Zeppelin, The Who, Neil Young eta garaiko beste artisten lanak gertutik jarraitu zituen. Aita mariñela izaki, bestalde, eta Karibean lanean pasatako urteetatik salsak, boleroak eta bestelakoak ezagutu zituen.
Kaki Arkarazo ezagutu zuen Hondarribiako HABEko euskaltegian, eta M-ak taldean sartu zen. Baina salsa musikaren harrak harrapatuta taldea utzi eta Sonora Candelan eta Sonora Cariben jo zuen, besteak beste.
Musikari gisa ari zela, gainera, IZ eta Esan Ozenki disketxeetan egin zuen lan, orain ia 20 urte Elkarren hasi zen arte. Euskal musikagintzako erreferentzietako bat da Valdes, musika mundua bi alorretatik ezagutu ahal izan duena.