Kontsumoa "Faktoria"n
'Bigarren eskuko etxebizitza saltzeko prezioak malgua izan behar du'
eitb.com
Gaia aztertu dugu Irati Jimenez, 'Consumer Eroski'ko web guneko euskara edukien arduradunarekin.
Etxebizitzen merkatuak momentu zailak bizi ditu eta Euskal Autonomia Erkidegoan 34.500 etxebizitza daude erosle zain. Duela bost urte, krisia hasi aurretik, 15.900 etxebizitza zeuden bitartean.
Etxebizitza gehienak, gainera, bigarren eskukoak dira. 24.000 baino gehiagob daude salgai, 2006an 7.000ra ez ziren iristen.
Baina zergaitik zabaldu da horrenbeste merkatu hau?. Argi dago askoz gutxiago saltzen dela orain, jende askok maileguak eskuratzeko modurik ez duelako. Saltzera berriz, gehiago ateratzen dira, batzuk Entitate Finantzieroenak dira, mailegua ordaindu ezinik eskuratutakoak. Beste asko Entitate Finantzieroak eskuratu baino aurretik saltzea nahiago dutenenak dira, eta nola ez, aurreko urteetan inbertsio bezala erosi eta orain ahal den etekin gehien atera nahi diotenek ere.
Etxea saltzea erabakita, prezioa jartzea izaten da eman beharreko lehenengo pausoa. Baina nola jarri prezioa etxe bati?. Zerk ematen edo kentzen dio balorea etxebizitza bati?.