Euskadi Irratia
Barkamenari buruz 'Ilargipean' Patxi Izagirre psikologoarekin
E.I
Euskadi Irratia
Bere aita kotxe gidari batek hil ondoren, Leirerengan gorrotoa nagusitu da. Gidariak familiari barkamenik oraindik eskatu ez diolako.
Barkamena guk eskatu edo barkamena guri eskatzeko beharra izan dugu inoiz. Bizitzaren uneren batean denok bizi izan dugun egoera da. Eta sentimendu ugari nahasten dira halakoetan: barkamena eskatu nahi baina ezina; barkamena eskatu eta jasoko dugun erantzunaren beldurrez egotea; barkamena onartzea edo onartu baina gertatutakoa ez ahaztea. Barkatzen dizut baina ez dut ahaztuko. Sentimendu horiei buruz ariko gara gaur Patxi Izagirre psikologo klinikoaren laguntzarekin.