'Mezularia'
Iruñeko bizikletek matrikula izango dute laster
eitb.com
udalak, bizikleten erregistroa sortuko du, beste hainbat hiritan dagoen bezalakoa. Proiektuan, lñanean, ari den "Mundoraintxe" enpresako Iker Larunbek eman ditu azalpenak.
Ez da gaurko kontua, baina askotan egiten dugun galdera:: matrikula izan beharko lukete txirrindak?. Behar da bizikleten erregistro bat?.
Bizikletak erregistratu eta errolda publikoa eratzeko proiektua aurkeztu du gaur Iruñeko udalak. Baina ez da bakarrik errolda izango. 50 metrotara ere ikus daitekeen matrikula jarri nahi diote bizikletari.
Batetik lapurretak saihesteko, baina baita ere, istripu kasuetan bizikleta norena den identifikatzeko. Azkeneko urteetan, boskoiztu egin baita bizikleten lapurretagatik jarritako salaketak.
2006. urtean, duela lau urte, 67 salaketa jarri zituzten lapurtutako txirrindengatik. Iaz berriz 347 izan ziren salaketak. Era berean bizikletaren bat inplikatuta zegoen istripuak 101 izan ziren iaz Iruñean. Guztira 75 zauritu, eta aurten hildako bat ere bai.
Datuek agerian uzten dute Iruñean gero eta gehiago erabiltzen dela txirrinda garraiobide bezala. Iruñeko udalak orain kontrolatu nahiko lituzke horiek nahiz oraingoz, erregistratzeko proiektu hau borondatezkoa den.