Euskadi Irratia
Gizonak ere estereotipoak gainditzen lan munduan 'Ilargipean'
E.I.
Euskadi Irratia
Lan munduan geroz eta gehiago dira urtetan emakumeek bete izan dituzten lanpostuak betetzen dituzten gizonezkoak. Egoera honek sortzen dituen barne eta kanpo aurreiritziei buruz, oztopoei buruz.
Edu Portillarekin, berdintasun teknikariarekin, hitz egin dute irratsaioan. Zer gertatzen da urtetan eta urtetan gehienbat emakumeek bete izan dituzten lanbideetako bat gizonezko batek betetzeko nahia agertzen duenean?.
Edo lanpostu horretan ikusten dugunean?. Zein da gure jarrera?. Barne eta kanpo aurreiritziez, gainditu beharreko oztopoez, gizartean dauden estereotipoei buruz, egoera hauetan jendeak hartzen duen jarrerari buruz... hitz egin dugu.