Euskadi Irratia
Amak sexismoaren zabaltzaile nagusiak, 'Ilargipean'
D.A.
Euskadi Irratia
Olatz Berastegi sexologoa eta Dani Arizala aritu dira gaiaren inguruan.
Oroitzen al duzu nola izan zen haurtzaroan zurekiko amak zuen jarrera?. Ezberdintasunik egiten al zuen anai-arreben artean?. Uste duzu generoarekin zerikusia duela?. Gizonezkoa bazara, agian kotxeak, baloia eta kanika batzuk oparitu zizkizuten, eta emakumezkoek sukaldetxoa, soinekoa eta panpina jaso duzue, agian?. Edo neskek etxekolanetan ardura batzuk hartzen zituzten bitartean, mutilak baloiarekin jolasten ziren plazan...
Horiek denak eta rolak, familian, munduaren aurrean hartzen diren jarrerak, eragina izaten dute generoaren eta sexualitatearen aurrean hartzen dugun kontzeptuarekin. Euskal Herriko Unibertsitateko bi ikerlarik egindako azterketak adierazten duenez, amak dira sexismoaren zabaltzaile nagusiak eta gaia izan da izpide 'Ilargipean', Olatz Berastegi sexologoa lagun.