EiTB Maratoia
Arantxa Arzak eta Felix Zubiak 5.000 euroko dohaintza egingo diote EiTB Maratoiari
G.U. | EITB Media
"Osasun Etxea" irratsaioko lankideek Rikardo Arregi kazetaritza saritik jaso duten diruaren zati handi bat covid-19aren ikerketara bideratzea erabaki dute.
Arantxa Arzak eta Felix Zubiak 5.000 euroko donazioa egingo diote aurtengo EITB Maratoiari.
Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso berri dute biek, Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioagatik eta sariaren zati bat covid-19aren ikerketara bideratzea erabaki dute, era honetara.
Covid-19a izan da aurten "Osasun Etxea"ren ardatz nagusia eta gaitzari aurre egiteko ahaleginarekin bat egin nahi izan dute aitortza jasotzerakoan ere.