Kargatzen...
Itxi

Klima larrialdia

Jantziek eta sareek askatutako mikroplastikoek itsas poluzioan eragina izan dezakete

Guillermo Roa

AZTI eta EHUko adituak ari dira itsasoko mikro eta nanoplastikoak ikertzen, hurrenez hurren. Guillermo Roarena da erreportajea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pandemiak itzalean utzi du, orain inoiz baino argiago eduki beharko genukeen klima aldaketaren kontrako borroka. Pandemiaren urtea izan da 2020 eta, segur aski, pandemiarena izan da, aurreko hamarkadak klima aldaketarenak izan direlako, biodibertsitatearen hondatzearenak izan direlako. Eta 2021 urteak eta aurrrerakoek izan beharko dute, halabeharrez, klima aldaketa horren kontrako borrokarenak.

Hala gogoraraziko digu Elhuyar zientzia elkarteak, erreportaje sail batean.

Eta urte amaierarekin, gaur lehenengoa, mikroplastikoez.

Itsasoan dauden mikroplastikoen proportzio handi bat oihalgintzako zuntzetatik datoz.  Adituek susmatzen dute arropa eta arrantza-sareek askatutako zuntz mikroskopikoek itsas poluzioan eragina izan dezaketela. AZTI eta EHUko adituak ari dira itsasoko mikro eta nanoplastikoak ikertzen, hurrenez hurren. Guillermo Roarena da erreportajea.

Audioak (1)