Ostegunean 23:15etan
'Herrietako Gizon Taldeak', 'Ilargipean'
K.A.
Euskadi Irratia
Dani Arizalak zuzendutako saioan Edu Portilla berdintasunean aditua izango da
Jakin badakigu, Euskal Herrian, Gizon Taldeak zorionez badaudela eta geure buruari galdetu diogunean zein den beraien helburua, adibide egokia iruditu zaigu, Ermuko Zipriztintze Gizon Taldeak, bere iritzien artean sailkatu duenetatik hau: “Gure buruak feministatzat eta antisexistatzat ditugu, baina ez gara izate huts horrekin konformatzen; sexismoarekin bukatzeko modu sutsuan lan egiten eta gehiago egitearen alde baikaude”. Hau bezalako hamaika elkarte daude Euskal Herri osoan barreiatuta. Gaur, talde hauen inguruan mintzatu nahi dugu eta batzuk ezagutu: nortzuk osatzen duten, ekitaldiak, helburuak... Horretarako ekarri dugu Edu Portilla, berdintasunean aditua eta bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna denez, gai honi erreparatzea erabaki dugu, Herrietako Gizon Taldeak, 23:15etatik aurrera, Ilargipean, Euskadi Irratian.