Asteazkenean 23:15etan
'Urritasun Fisikoa duten lagunekin' asteazkeneko 'Ilargipean'
K.A.
Euskadi Irratia
Dani Arizala gidatuta eta Elkartu Elkarteko kideen laguntzarekin.
Asteazkeneko Ilargipean, Urritasun Fisikoa duten lagunen errealitatea ezagutu nahi dute irratsaioan. Integrazioa, berdintasuna, bizi-kalitatea, normalizazioa egoera guztietan, bai lan kontutan, sozial arloan, heziketari dagokionean. Hauek dira euren nahietako batzuk. Baina posible al da helburuok betetzea? Elkarte guztiak ezin hemen egon eta Gipuzkoako Elkartu Elkarteko kideak egongo dira guztien bozeramaile gisa errealitate honetara entzuleak gerturatzeko asmoz. Euren helburua hori baita, herritar guztien eskubideak, gizartean bizitzearen erraztasunak denontzat berdinak izatea. Hobeto ezagutaraziko dituzte xehetasun denak, 23:15etatik aurrera 'Ilargipean', Euskadi Irratiaren sintonian.