Itxi

Klima larrialdia

Klimaren berotzearen mapa interaktiboa, martxan

Gure herriko edo hiriko klima aldaketa zenbaterainokoa izan den egiaztatzeko modua ematen digu mapak eta Europan, tokian tokiko azken 50 urteko tenperatura-igoera ikusteko aukera ematen du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Klimaren berotzearen mapa interaktiboa jarri dute martxan. Gure herriko edo gure hiriko klima aldaketa zenbaterainokoa izan den egiaztatzeko modua ematen digu mapa horrek. Elhuyarreko Guillermo Roaren hitzetan, azken 50 urteko tenperatura-igoera ikusteko aukera ematen du, norberaren herrian adibidez, eta Europako ia edozein tokitan.

Mapa interaktibo hori EDJNet-k egin du, datuak analizatzen dituen kazetarien Europako sareak, eta  begi-kolpe bakarrean erakusten du nolakoa izan den atmosferaren beroketa toki bakoitzean. Ornaldo Gjergji EDJNet elkarteko politiken eta dauten analisirako arduradunaren arabera, Copernicus plataformako datu-base bateko datuen berrazterketetatik abiatuta egin dute mapa.

50 urte hauetako bilakaerak erakusten du gehien berotu direla Europako hirigune nagusiak eta mendietako puntu batzuetan, Alpeetan edo Norvegian adibidez, baina hori da oso tenperatura hotzetik abiatu zirelako. Euskal Herrian gradu eta erdiko beroketa izan da gutxi gorabehera.

Klima larrialdiaz kontzientzia hartzeko mapa EDJNet elkartearen webgunean dago, klima-aldaketaren atalean:

Audioak (1)