"Faktoria"
Aitor Sarriegi, G-Puntuko irabazlea Euskadi Irratian
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Illunbeko zezen plaza, bertsozalez betez zen igandean, eta bertan irabazi zuen txapela goierritarrak.
Gipuzkoako Bertsolariek badute txapeldun berria. Aitor Sarriegi Beasaindarra izango da ondorengo 4 urteetan txapeldun. Atzo jokatu zen Donostiako Ilunben G-puntuaren finala, 9200 bertsozale bertan zirela, eta 1051 puntu eskuratuta, Aitor Sarriegik lortu zuen txapela. Beñat Gaztelumendi Añorgarra izan zen bigarren. Bi betsolari hauek jokatu zuten buruz-burukoa. Hirugarren berriz, Alaia Martin oiartzuarra gelditu zen.
Txapeldun berriak, Goierriko bertsozaleak izan zituen gogoan agurreko bertsoan, eta batez ere Mikel Mendizabal bertsolaria. Honi eskaini zion txapela.