Itxi

Euskadi Irratian

Iparraldeko osasungintzaz osteguneko 'Mezularia'n

M.S.

EITB

Horrez gain, gabonetako opari proposamenak eskainiko dituzte.

Iparraldeko osasungintza izango dute hizpide ostegun arratsaldean 17:00etatik aurrera. Xabi Chabagnok Donibane Lohitzunen egiten du lan eta Garazi Kristobal urruñarrarekin batera, euren sistemaren nondik norakoen berri emango dute. Eurekin batera, Kataluinian lanean ari den Amaia Irueta sendagilea ere gonbidatu dute tarte honetara.

18:00etan harremanen tertulia zabalduko dute. Aiora, Joanes eta Unairi astea nola joan zaien jakin ondoren, Amaia Torrubia bitxigileari eskatuko dizkiote gabonetarako opari proposamenak.