Itxi

CIES audientzia datuak

Euskadi Irratian gero eta gehiago gara, 100.000 entzuletik gora

Euskadi Irratia

CIES urteko bigarren neurketaren arabera 3000 entzule gehiago ditugu, eta lehen aldiz, CIESek eta EGM-k bat egiten dute.

EITB

CIES urteko bigarren neurketaren arabera 3000 entzule gehiago ditugu, eta lehen aldiz CIES CAV eta Nafarroan egiten den irrati kontsumoaren neurgailuak, eta EGM estatuan egiten denak, bat egiten dute. Beraz EI eusten dio 100.000 entzuleren kopuruari astean zehar.

Irratia euskaraz kontsumitzen dugunak, gehiago gara. Euskarazko irratiek, Gaztea , eitb irratia eta Euskadi Irratiak, 251.000 entzule batzen dituzte, gaur egun.

Radio Euskadik urtea amaitzeko igoera izan du: 213.000 entzule ditu, iaz baino 26.000 gehiago.

Guztira 495.000 entzulek egiten dute bat komunikazio taldeko irratiekin, gaur jakitera eman diren CIESen urteko bigarren neurketako emaitzen arabera.

Telebistari dagokionez, ETB ere igo egin da. 664.000 lagunek jarraitzen dituzte EAEn eta Nafarroan, 20.000 ikus-entzule gehiago dituzte, alegia. Euskarazko kateekin, ETB-1 eta ETB-3rekin, 159.000 pertsonek egiten dute bat eta ETB-2rekin, berriz, 505.000 pertsonek