Itxi

17:00etatik aurrera

Boluntariotzari buruz, astearteko 'Mezularia'n

M.O.

EITB

Pili Castro Caritaseko psikologoa eta prestakuntza arduraduna izango dute lagun.

Astearte honetan, boluntariotza hartuko dute hizpide astearteko 'Mezularia'n. Pertsona bezala aberasten ote gaituen ala ez, horretan zentratuko dira Pili Castro, Caritaseko psikologoa eta prestakuntza arduradunarekin.

Outlet tertulia ere izango dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta altzairuen kostumizazioari buruz arituko dira. Horiek eta bestelakoak izango dituzte entzungai astearteko 'Mezularia'n, 17:00etatik hasi, arratsaldeko 19:00ak arte.