'Faktoria'
Jesus Torkemadaren nazioarteko analisia
eitb.com
Iaz Libiako egoeraz asko hitz egin bagenuen, aurten Iranetaz maiz hitz egitea tokatuko zaigu.
Israeli laguntzeko ahaleginean, Estatu Batuak tematuta daude Iran-i arma nuklearrak egiteko planekin aurrera egitea galeraztean. Iran bere aldetik tematuta dago bere asmoekin aurrera egin eta arma horiek ekoizten jarraitzean. Erregimeneko goi karguen artean zatiketa dagoen arren, Ahmadineyad presidentearen aldeko eta iraultzaren gidari den Jameini Ayatolaren aldekoen artean.
Gai honetan denak ados daude. Estatu Batuek Iran ekonomikoki ito nahi dute. Ez du soilik zigor ekonomikoak jarri Iranen kontra, horrez gain zigorrak ezartzearekin egin die mehatxu iraniarrekin negozioak egiten dituztenak, hain zuzen ere Irango Banku Nagusiarekin. Baina ez dela kikiltzen erakusteko Iran-ek maniobra militar garrantzitsuak antolatu ditu Pertsiar Golkoan.
Misil berriak frogatzen ari da eta bide batez Ormuzko itsarartea nola itxi frogatzen. Itsasarte horretatik igarotzen da hain zuzen ere inguruko arabiar herrialde guztietako petrolioa, ondorioz Ormuzko itsasartea itxiko balitz horrek min handia eragingo lieke herrialde horiei eta bide batez kalte handia munduko petrolio merkatu guztiari ere.
Iraniarrek iragarri dute bestalde errekai nuklearra ekoizteko urratsak ematen ari direla. Horri erantzunez Estatu Batuek hegazkin-ontzi bat bidali dute inguru horretara Bahreinen lehendik duen flota indartzeko. Joku-txiki hauen arazoa zera da, hasiera batean joko modura hasten dena gero gauza seriogoan bilakatu litekeela.