Itxi

Ostegunean, 23:15ean

Gaixotasun kronikoa duen umearen gurasoak gara

Dani Arizalak zuzendutako saioan Nagore Garcia de Andoin Donostiako Oapitaleko pediatra izango da.

Kurtsoan zehar, osasunari eta osasun ezari hamaika tarte eskaini dizkiogu: gaixotasun ezberdinen inguruan aritu gara, prebentzio eta ezaugarriei buruz, ondorioez... eta batik bat gaixoengandik gertu egon nahi izan dugu. Baina gaur, maiz anonimoak zaizkigun lagunekin hitz egin nahi dugu, hau da, gaixo kroniko hauengandik beti gertu egon eta beharbada beraien bizitza egoera berri honetara moldatu behar izan dituztenekin: guraso, anai-arreba, aiton-amonak, lagunak... Gaiarekin laguntzeko, gurekin izango da Nagore Garcia de Andoin Donostiako Ospitaleko Pediatra, "largipean", 23:15etik aurrera,  Euskadi Irratian.