'Faktoria'
Jesus Torkemadaren nazioarteko analisia
eitb.com
Iowan eman zaio hasiera Estatu Batuetako hauteskunde aurreko prozesu amaiezinari.
Ioawan eman zaio hasiera Estatu Batuetako hauteskunde aurreko prozesu amaiezinari. Munduan beste inon ez dago hainbeste irauten duen hauteskunde prozesurik. Orain hasi eta datorren azaroaren 6ra arte, orduan aukeratuko baitute Estatu Batuek presidente berria, eta hauteskunde primario, konbentzio eta eztabaidak izango ditugu etengabe.
Aurten duela lau urte baino mugimendu gutxiago izango da Alderdi Demokratan behintzat, Obama berraukeratua izateko aurkeztuko da eta oraingoz bere alderdiaren baitan ez da inor agertu berarekin lehiatzeko prest. Gauzak honela Alderdi Errepublikarrarengan jarriko da arreta guztia, honek ez du batere erraza izango hautagai egokia aukeratzea. Badirudi errepublikar gehienek nahiago dutela hautagai indartsu bat, sendoa, gai ekonomikoetan, gizarte arlokoetan eta gai erlijiosoetan oso kontserbadorea dena. Beraz Tea Party muturreko mugimendu kontserbadore horretako norbait.
Baina perfil horretako hautagai batek zaila izango luke azaroko hauteskundeak irabaztea, botoa ematera joaterakoan orohar herritarrak aukera lasaiagoen alde egiten dutelako, zentruagoko aukeren alde. Alderdi Errepublikarrak hautagai zentrista bat badu, Mitt Rommey Massachussets estatuko gobernadore ohia, eta fededun gisa ez du parekorik, arazoa da beste erlijio batekoa dela, mormoia alegia, eta Estatu Batuetan jende askok aurreiritziak ditu mormoien kontra, sekta arraro batekoak direla uste dute.