'Ekosfera'
'Gizarte sinpleagora jo behar dugu, energia eta gauza gutxiagokora'
Euskadi Irratia
Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoa izan da aste honetan 'Ekosfera'n eta Euskal Harriak liburuko tesia azaldu du.
Lau desafio ikaragarri dauzkagu ate joka Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoaren esanetan: krisi ekonomiko-finantzarioa, krisi energetikoa, krisi klimatikoa eta bioaniztasunaren krisia.
Horien eraginez , gure gaurko gizarte tekno-industrialaren kolapsoa etorriko da eta horrek aldaketa erabatekoa eragingo du. Aldaketa hori ordenatua ala kaotikoa izango den, gure esku dago.