Euskadi Irratian
Eraikin arrazionalisten hondareaz igandeko 'Amaraunean'
EITB
Urteko albisterik nabarmenenak ere gogoratuko dituzte.
Urte hasierarekin batera desagertu da Bilboko Alhondiga aurrean zegoen RAG eraikina. Hauxe zen hirian geratzen zen eraikin industrial arrazionalista bakarrenetakoa eta bere eraisteak haserrea eragin du auzotarren artean eta baita zenbait arte adituren artean. Haizea Barcenilla arte kritikoak, eraikinaren balioaz eta Euskal Herriko beste eraikin industrial arrazioanalista batzuez hitz egingo du. Ondoren, hondarea zaintzeko xedearekin berriro martxan jarri duten 'Arrasate Zientzia Elkartea' ezagutuko dute igandeko 'Amaraunean'.
2012. urteak sarean zer nolako albisteak ekarri dituen aztertuko dute Ana Malagon, Haritz Rodriguez eta Josu Mendikute blogariek. .Aitor Furudarena trikitilariak berriz, errusiar eskola modernoko musika ekarriko du 'Amaraunera'. Maialen Marzol lurrin aditua arduratu da 'Amarauna'ri usain goxoa jartzeaz, kandera perfumedunei buruz solasean ariko baita hamabietatik aurrera. Eta bukatzeko. Menu Osasungarriak liburua hizpide izango dute, liburua egin duen Eneko Atxa sukaldari ezagunarekin batera.