Itxi

Ostiralean Euskadi Irratian

Errege Opilak dastatuko dituzte 'Amaraunean'

EITB

Horrez gain, arropa online erosteko hainbat gomendio emango dituzte.

Ostiral goiza modu gozoan hasiko dute 'Amaraunean': Gasteizko Goya gozotegian zer nolako Errege Opilak egiten dituzten jakingo dute. Horrez gain, Chernobiletik gure artera Gabonak igarotzera etorritako umeak zer moduzko egunak izaten ari diren kontatuko du Nerea Albisuk.

Arropa online erosteko hainbat gomendio emango ditu Ana Goitiak, moda adituak. Cirque Du Soleilen sartzeko asmoa ere badute. Amaia Iraola munduko zirkorik ospetsuenean egiten du lan, akordeoi-jotzaile modura. Bere bizipenak kontatzera hurbilduko da irratsaiora.

Azken orduan bi liburu ezagutuko ditugu. Josema Azpeitiak idatzitako Sasoian Sasoiko Sukaldaritza; eta Azaletatik Sustraietara, euskal kantagintzako azken 5 hamarkadetan argitaratutako diskoetako azalen argazkiak biltzen dituen argitalpen mardula.