Ostiralean, 23:15ean
Aita Zaretenok! Seme-alabenganako ardurez jabetuta?
Ostiralean, Edu Portilla, berdintasunean aditua, Dani Arizala aurkezlearekin izango da "Ilargipean" saioan.
Seme-alaben heziketan, ezinbesteko garrantzia dute gurasoek. Guraso zaren horrentzat: zure haurrenganako arduren jakinaren gainean al zaude? Eta hala ez balitz, nola eragin dezake gure txikiengan ala gugan? Gaia aztertu nahi dugu ostiraleko "Ilargipean" saioan eta horretarako, Edu Portilla, Berdintasunean aditua izango da gonbidatu.
Gogoratu, hitzordua, ostiralean, 23:15etik aurrera, "Ilargipean" saioan, Dani Arizalak aurkeztuta, Euskadi Irratian.