"Faktoria"
Amiantoarekin lan egitearen ondorio larriak
Erredakzioa
Euskadi Irratia
Amiantoak eragindako kasuak banaka-banaka hasi ziren azalera ateratzen orain hamar bat urte.
Geroztik etenik gabe iristen zaizkigu 70. eta 80. hamarkadan Amiantoak utzitako herentzia beltza azalerazten duten berriak. Tamalez, heriotza berriak asko.
Etenik gabe asko, erreskadan. Azkena, Angel Robles gipuzkoarrarena. Victorio Luzuriaga enpresan egin zuen lan gaztetatik, Pasaian aurrena eta Usurbilen gero, eta azkenean amiantoak eragindako minbizi batek eraman zuen joan den abenduaren 4en. 64 urte zituen.
Laneko gaitzak eragindako gaixotasuna zuela aitortu zioten, bai, baina berandu. 17 egun berandu. Emaztearentzat, senarrarena ez da heriotza izan, hilketa izan da.
Susmoa aspaldikoa zuten , enpresak behin eta berriz, amiantoak eragindako gaitza zuela ukatu egin zuen arren. Hala salatu nahi du alargunak eta azpimarratu atera beharra dagoela egia argitara