Itxi

Astelehenean 23:15etan

Elkar maite, elkar zaindu 'Ilargipean' saioan

K.A.

Euskadi Irratia

Olatz Berastegi eta Dani Arizala aurkezlea egongo dira asteleheneko 'Ilargipean'.

Ilargipean

Elkar maite, Elkar zaindu… 'Ilargipean' saioan. Bikote harreman batean, biek ala biek, elkar maite eta zaindu behar dute erlazioa egoki kudeatzeko. Baina denborak, beste zenbait kontuk, monotoniak, ohiturek... maiz, zaintza hori ahaztarazten dute eta arazoak sor ditzakete harremanean, are gehiago, harremana urratu daiteke... Astelehenean, hemen, gogorazi nahi dugu, nola egin daitekeen, elkar maitatzen eta elkar zaintzen bizitzeko. Olatz Berastegi sexologoak emango dizkigu gakoak harreman batean bi balore hauek egoki mantentzeko.
Beraz, astelehenean zita, gaueko 23:15etatik aurrera, 'Ilargipean', Euskadi Irratian.