Asteazkenean 23:15ean
Genero indarkeriaren alaba naiz
K.A.
Euskadi Irratia
Dani Arizalak gidatuta eta Patxi Izagirre psikologo klinikoaren laguntzarekin, 'Ilargipean'.
Etxean, genero indarkeria bizi duen jende ugari dago. Estatistikek adierazten dute, 2003tik 2010 urtera 539 emakume hil direla fenomeno honen ondorioz... Eta iaz, 66 izan dira... baina hauek, datu hotzak besterik ez dira, zenbakiak... Zer pasatzen zaio burutik egoera hau bizitu duen haurrari? Eta... gaur egun, koxkortuta, jada, zertan eragin dio bizitzan? Asteazkeneko gaia, hauxe: Genero indarkeriaren alaba naiz. Patxi Izagirre psikologo klinikoaren laguntza izango dugu Ilargipean, zita beraz, 23:15etik aurrera "Ilargipean", Euskadi Irratiaren sintonian.