Goizeko irratsaioa
Asteartean 'Faktoria'n Mirandara deika
X.L.
Euskadi Irratia
Bertan bizi diren euskaldunekin Athletic eta Mirandesen arteko Kopako partidaz arituko dira.
Astearte honetan, goizeko 10:00etan Mirandan bizi diren euskaldunekin hitz egingo dute 'Faktoria'n, Athletic eta Mirandesen arteko Kopako finalaurrekoko atarian zer giro bizi duten jakiteko.
Horren ostean, Gasteizko familia bitartekaritza bulego berria bisitatuko dute, eta 11:00etan, euren bizitzako argazkiez mintzatuko dira Ana Elordi, Fakun Aznarez eta Oier Zearraren tertulian.11.00etan aldiz, Urtxintxa aisialdi eskolak 25 urte bete dituela eta, eskolako Amaia Osinalderekin hitz egingo dugu.