Ostegunean Euskadi Irratian
EQUOko Juantxo Lopez Uralderekin hizketan 'Faktoria'n
X.L.
EITB
Horrez gain, Datorkigunea izeneko ekimena ezagutuko du saioak.
Ostegun honetan, Juantxo Lopez Uralde, EQUO alderdiko burua, 'Faktoria'n izango da goizeko 10:00etan. 10.30etan berriz, Josean Unsain soinketa irakasle eta antropologoarekin hitz egingo dute. 12 eta 16 urte arteko nerabeen kirol jarduera aztertu du ikerketa batean.
Eta 11:00etan DATORKIGUNEA izeneko ekimena ezagutuko du saioak. Euskal Herri osoko gazteak batu eta gaur egungo gizartearen gaineko hausnarketa egiteko topalekua da Eusko Ikaskuntzaren ekimen hau. Bertako kideekin hitz egingo dute.