Euskadi Irratian
Sinestesiaz asteazkeneko 'Mezularia'n
Euskadi Irratia
Enrique Gutierrez Argandoña adituarekin arituko dira gai horren inguruan.
Sinestesiaz arituko dira asteazkenean 'Mezularia' irratsaioan. Sinestesia, zentzumenak nahastea da; koloreak usaintzea, edo zaporeak ikustea. Enrique Gutierrez Argandoña gai honetan aditua da eta berak azalduko du zer den zehazki eta nola eragiten duen.
Beatriz Ezeizak, bere guraso eskolan familia eta etxeko komunikazioaren gaineko azalpenak emango ditu. Seietatik aurrera ikertzaileen tertulia egingo dute. Aitzol García Etxarrik ikusezintasunaren gainean egin du tesia eta gai horri helduko diote Urko Esnaola eta Eneko Malatsetxeberriarekin ere.