Itxi

Ostegunean 23:15etan

Gutxiengo taldeak eta komunikabideak

K.A.

Euskadi Irratia

Dani Arizalak zuzendutako saioan Xabier Aierdi EHUko soziologoa izango da.

.

Gutxiengo taldeak eta komunikabideak da osteguneko gaia. Autokritika egingo dugu, gu geu ere, komunikabide garen heinean. Izan ere, komunikabideak informatzeko, hezitzeko eta entretenimendurako direla irakatsi ziguten fakultatean kazetarioi. Baina... erabat 'kutsatuta' daude hiru elementuok egungo panoraman eta galtzaile, gutxiengo etnikoak, gay-lesbiana kolektiboak eta inmigranteak izan ohi dira. Errealitatearen errepresentazioa oso estereotipatua ematen dugu eta gizarteko talde hauen ingurukoak, gainera, gehienetan negatiboak izaten dira, eta gizartean nolabaiteko zatiketak eta aurreritziak pizten ditugu. Beraz, osteguneko saioan, Xabier Aierdi EHU-ko soziologoa izango da gurean, gutxiengo taldeak eta komunikabideak gaia aztertzeko, 23:15etatik aurrera, Ilargipean, Euskadi Irratian.