Itxi

Heriotza

Julian Bereziartua hil da, Euskadi Irratian urte luzez osasun aholkuak ematen zituen medikua

Mediku azpeitiarra 86 urte zituela hil da.

Julian Bereziartua

Julian Bereziartua mediku azpeitiarra hil da, 86 urte zituela. Urte luzez Euskadi Irratiko kolaboratzaile izandakoen, eta entzuleen galderei erantzunen, osasun aholkuak ematen zituena.

Zaragozan egin zituen medikuntza ikasketak, eta Valladolideko Unibertsitatean kirurgian espezializatu zen. 45 urte egin zituen mediku lanetan; besteak beste, Zaragozako eta Donostiako ospitaleetan aritu zen lanean. Azpeitiko zezen plazako kirurgia arduraduna ere izan zen urte luzez.

 70 bat urterekin hartu zuen erretiroa, 45 urtez medikuntzan aritu ostean.

Bereziartuak hainbat hedabidetan kolaboratu izan du urte luzez, hala nola, EuskadiIrratian eta Uztarria aldizkarian. Idatzizko agerkarietan ehunka artikulu eta hainbat liburu idatzi zituen.